50 hektarea erre ditu Goizuetan suteak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 27a, 14:19

Goizean piztu eta oraindik kontrolik gabe dago Goizuetako mendian piztutako sua. Bertan ari dira lanean Nafarroako suhiltzaile, basozainak eta baita ministerioko ur-hegazkina ere.

Ez da gaur piztu den sute bakarra, Arantzan, Iruritan, Auritzen eta Beintza Labaienen ere erre egin da mendia. Suhiltzaileek, egun lehor hauetan ohikoak diren sastraka erreketak tentuz egiteko eskatu dute, beti ere kontrolpean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!