Pintaketa transfoboak egin dituzte Crhysallisen kanpainaren aurka

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 12a, 09:14
Argazkia: Iruñerrian azaldutako pintaketa transfoboak. / Sare sozialen bidez zabaldutako irudia.

Chrysallis Euskal Herria elkarteak haur transexualen errealitatearen berri emateko abiatutako ekimena da. Azkenaldian, eskuin muturreko pintaketak areagotu dira Iruñerrian.

"Nire semeak bere sexua erabakitzen du, baina superman izan nahi du" eta "Nire 10 urteko alabak bere sexua erabakitzen du, baina barraketan bizi nahi du" pintaketak azaldu dira Iruñerrian, Chysallis elkarteak egindako haurren transexualitatearen inguruko kontzientziazio kanpainari eraso eginez. Markesinaren batean, "Kanpora!" hitza ere margotu dute eta genitalen izenak esprai gorriz ezabatu dituzte. 

Eskuin muturreko pintaketak, ohiko

Azken hilabeteotan, geroz eta ohikoagoa da pintaketa faxistak aurkitzea Iruñerrian: esaterako, Mola eta Sanjurjo kolpisten deshobiratzearen kontra zein Nafarroako armarriko ereinotz koroa kentzearen aurkakoak. Mezu transfoboak izan dira eskuin muturraren azken agerpena.

Facebook-en erasoa

Jasan ditu kanpainak bestelako trabak ere: aurretik, Facebook-ek irudiak zentsuratu zizkien, gerora atzera egin badu ere. Horri erantzunez, Chrysalliseko kideek kartelarekin selfie-a egiteko deia luzatu diete herritarrei.

Kanpaina, antolatzaileek ezalduta

Euskalerria Irratian kanpainaren berri eman zuten Chrysallis elkarteko Edurne Kochek, haur baten amak, eta Erika Salvatierra sexologoak. Elkarrizketa osorik hemen entzun daiteke

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!