Azken ikerketen arabera, haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen suizidioen saiakera-tasa populazio osoaren batezbestekoa baino askoz ere altuagoa da. Haien identitatea onartzen eta laguntzen denean, berriz, pertsona horien bizi eta zoriontasun kalitate adierazleak gainontzeko populazioaren antzekoak dira.
Transexualitatea pertsona baten sexua (sentitutako sexua) jaiotzean genitalen arabera esleitu zitzaionarekin bat ez datorrenean ematen den egoera da. Chrysallis Euskal Herria 2015eko martxoan sortu zen Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 8 familiaren artean eta egun 40 baino gehiago gara. Gure zeregin nagusia adingabe transexualen familiei arreta, aholkularitza eta formazioa ematea da, baita elkarri laguntzeko sare bat osatzea ere. Horrez gain, haien eskubideen alde egiten dugu lan arlo guztietan (hezkuntzan, osasunean, gizartean, kulturan, kirolean, juridikoan, komunikabideetan...) eta errealitate hau ikusgai egiten saiatzen gara.