"Nire semeak bere sexua erabakitzen du, baina superman izan nahi du" eta "Nire 10 urteko alabak bere sexua erabakitzen du, baina barraketan bizi nahi du" pintaketak azaldu dira Iruñerrian, Chysallis elkarteak egindako haurren transexualitatearen inguruko kontzientziazio kanpainari eraso eginez. Markesinaren batean, "Kanpora!" hitza ere margotu dute eta genitalen izenak esprai gorriz ezabatu dituzte.
Eskuin muturreko pintaketak, ohiko
Azken hilabeteotan, geroz eta ohikoagoa da pintaketa faxistak aurkitzea Iruñerrian: esaterako, Mola eta Sanjurjo kolpisten deshobiratzearen kontra zein Nafarroako armarriko ereinotz koroa kentzearen aurkakoak. Mezu transfoboak izan dira eskuin muturraren azken agerpena.
Facebook-en erasoa
Jasan ditu kanpainak bestelako trabak ere: aurretik, Facebook-ek irudiak zentsuratu zizkien, gerora atzera egin badu ere. Horri erantzunez, Chrysalliseko kideek kartelarekin selfie-a egiteko deia luzatu diete herritarrei.
Kanpaina, antolatzaileek ezalduta
Euskalerria Irratian kanpainaren berri eman zuten Chrysallis elkarteko Edurne Kochek, haur baten amak, eta Erika Salvatierra sexologoak. Elkarrizketa osorik hemen entzun daiteke.