Aniztasuna eta bizikidetza aintzat hartuko duen Sinboloen Legea nahi du Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 29a, 14:19

Egun abian den Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaerarekin bat egin du Parlamentuaren gehiengoak: Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, ez ordea, UPN-PSN-PPk.

Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaera izan dute mahai gainean Mahai eta Eledunen batzarrean: Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk eraman dute adierazpen hori, Izquierda-Ezkerrak bat egin du, ez ordea, UPN-PSN-PPk.

Aldatzeko beharra dago, herritarren interesei erantzuteko eta guztiok eroso sentiaraziko dituen ikurrak jarri ahal izateko proposamena dela diote legearen aldaketa eskatu duten hiru alderdiek. 

Oposizioko alderdientzat ordea, ez da aldaketarik behar

Obsesio identitarioen beste adibide bat da sibnboloen legearena. Beste erkidego bateko ikurra jartzearren aldatu nahi dute legea. Esparzak dio inor ez dela gehiago emozionatzen Nafarroako bandera ikusten duenean baino:

Eztabaidarik ez dagoen eta lehenrtasuna ez den gaia zabaldu nahi dute alderdi sozialistaren ustez.

Gobernua babesten duten lau alderdiek ez dute zehaztu noizko izanen litzatekeen prest legea aldatzeko proposamena, baina, EH Bilduk uda baino lehen nahiko luke.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!