Sinboloen Legea bertan behera uzteko adierazpena, eztabaidagai

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 29a, 08:18
Sinboloen Legea bertan behera uzteko adierazpena aztertuko dute gaur Parlamentuan. Arg: argia.eus

Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk Mahai eta Eledunen batzarrera eramanen dute adierazpena, gaur.

Adierazpen instituzionala izanen dute gaur eztabaidagai Mahai eta Eledunen batzarrean. 10:00etan batzartuko dira alderdi politikoetako eledunak eta guztira hiru adierazpen ikusiko dituzte. Horietako bat, Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaera duena. Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk eraman dute adierazpen hori. Era berean, hiru alderdi horiek positiboki hartu dute Espainiako Abokatutzak ez onartu izana helegitea Berriozarko Udalean ikurriña jartzeagatik herriko festetan.

Beste bi adierazpen

UPNk ere adierazpen bat eramanen du gaurko batzarrera: pertsonen salerosketaren aurka erakundeek eta gizarteak egin dezatela. Beste adierazpena, Gobernua babesten duten lau alderdiek eramanen dute: cannabisa erabiltzen duten elkarteak arautzen duen Foru Legea babesteko eskaera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!