Landa eremuetako ratioetan "malgutasuna" galdegin dute

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 27a, 11:37
Argazkia: Abarzuzako landa eskolako haurrak. / cpabarzuza.educacion.navarra.es

Sortzenek D ereduan aurre matrikulazio handia aurreikusi du, eta populazio urria duten guneetan "diskriminazio positiboa" aldarrikatu du; PSNren irudiko, ikasle kopuruak "ezin du mugatu" landa eremuko eskolen jarraipena.

Otsailaren 15etik 19 arte izanen da aurre matrikulazioa eta Nafarroako Gobernuak oraindik ez du jakinarazi zein irizpide eta ratio erabiliko dituen. Otsailaren 1ean du epe muga. Artean, bileretan maneiatutako zenbait datu atera dira argitara: Gela bat sortzeko zortzi aurre matrikula edukitzea da lauko gobernua aztertzen ari den baldintzetako bat.

PSNketa Sortzenek beste gai baten karietara mintzatu dira; landaren inguruan. "Haur eta lehen hezkuntzako landa eremuetako eskola publikoek ezin dute mugatu jarraipena gutxieneko ikasle kopuru baten arabera", esan du PSNk, "gizarte erreferenteak" baitira haren irudiko.

Sortzenek gogorarazi du landa eremuetan ere bultzatu nahi bultzatu nahi duela, eta erraztasunak eskatu ditu ikasle kopuruaren karietara, izan ere, eskola bat itxiz gero, "oso zaila" da berriz zabaltzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!