PRIBILEGIOAK

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2024ko mar. 6a, 15:46

Lehengo egunean, euskarari eta euskararen inguruko hainbat konturi buruzko galdeketa egin zidaten telefonoz. 

 

Normalean kosta egiten zait inkesta horiei erantzutea, baina euskararen gainean izaki, nire aldeko jarrera inkestan agertzea ona izanen zelakoan, erantzun egin nien galderei. 

 

Ustekabea, baina, mementu jakin batean ailegatu zen. Honatx eginiko galdera: Euskara jakitea pribilegioa dela uste duzu? 1 inola ere eta 10 pribilegiotzat jotzen banuen. 

 

Mutu geratu nintzen eta galderari erantzun beharrean, hauxe izan zen nire erreakzioa: "betiere, pribilegioaz zer ulertzen den" eta segidan honako hau gaineratu nuen: "oso galdera tendenziosoa izaten ahal da". 

 

Etimologikoki pribilegio hitzaren esanahia begiratzeko aukerarik gabe, erantzun egin nuen, derrigorrez erdietsi beharreko galdera baitzen. 8 erantzun nuen. 

 

Ni pribilegiatua sentitzen naiz euskara ikasteko gai izan bainaiz, nire herriak altxor hau baitu, euskararen defentsan milaka eta milaka herritar kalera ateratzeko gai baitira, euskaltegietara eta eskoletara hizkun berriak hurbiltzen baitira, nik parte hartzen dudan mugimenduetan euskara aldarrikapenerako hizkuntza baita.... Hamaika adibide nire pribilegioak harrotasun horrekin elkartzeko. Baina inor baino gehiago izan gabe.  

 

Inkestaren gaineko emaitzak agertzen direnean, tentuz aztertuko ditut eta galdera honen emaitzen irakurketak hurrengo inkesta batean nire parte-hartzea baldintza lezake. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!