Erosketarik gabeko eguna ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Yecora 2023ko aza. 22a, 16:21

Bitarra den mundu honek muturretara eramaten du dena, bai eta erostea / ez-erostea binomioa ere.  

 

Batetik, Black Friday dugu ostiralean. Inkestak ere agertu dira eta horien arabera, bostetik lauk zerbait erosteko asmoa du. Salmenta gehien egiten den urteko eguna omen da. Hori gutxi balitz bezala, egun bakarra izatetik astebeteko kontua izatera pasatu da. Horixe ikusi nuen lehengo batean erakuslehio batean: Black Friday: azaroaren 21etik 27ra. Harrigarria. Erosteko zurrunbiloan itota, gu alai, zoriontsu.  

 

Bestetik, Buy Nothing Day. Horrelakoa ere baitago: azaroaren azken ortziralean, berez, etzi, Erosketarik gabeko eguna izanen da mundu mailan. Zer bilatzen den egun horretan garbi dago, baina bultzatzaileek honako hau ere azpimarratu nahi dute: ekoizpen eredua salatzea eta kontsumo alternatiboa bultzatu. 

 

Biak ala biak egun berean. Hainbatek biak ala biak urtargarriak direla esango du. 

 

Nik ez dut erosketarik aurreikusten egun horretarako; baina zerbait erosiko badut, eginen dut, kolorez beteriko erosketa munduan murgitzen saiatzen bainaiz. Eta ahal delarik, kontsumo alternatibo, hurbila eta ekologikoa bultzatuko dut.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!