Egiaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Bidatz Villanueva 2020ko urr. 5a, 14:59

Egia beti izan da gizarte guztietan eztabaidagai. Egien inguruan gertatu dira historiako ekintza garrantzitsuak, asko ustezko egia biologikoen bueltan. Norbanako bat genetikoki beste bat baino hobea dela errateak ez du egia bere baitan, baizik eta balore kapitalista, kapazitista, arrazista, espezista edo matxistan oinarritatuko ideologia bat. Beharrezkoa da gauzak zalantzan jartzea gizarte batek aurrera egin nahi badu, baita egia absolutuen ideia deuseztatzea ere.

Postmoderninateak berarekin ekarri du, ordea, egia zer den edo ez definitzea edo jakitea inoiz baino zailagoa izatea. Edo zaila baino, nekeza. Mina, sufrimendua eta bizitza duinaren kontzeptuak gizakiak sortu dituen arren, ez al da egia milioika animalia hiltegietan hiltzeak sufrimendua eragiten diela? Sufrimendua zein neurritan da erlatiboa?

Hain erlatiboa bihurtu da egia, indibidualismoaren gorazarrearekin batuta, edozein jokaera justifika dezakeela norberak, komunitatearen kaltetan. Betiko dema. Terraplanistak azaldu dira, berriz, edo koronabirusa dagoela ukatzen dutenak. Eta handia da hori elikatzen duen makineria. Gutxi dakigu orokorrean nola funtzionatzen duten algoritmoek, baina interes produktiboei jarraituz, zu sarean harrapatzeko beharrezko edukia emanen dizute, zure egiak elikatzekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!