Gazte euskaltzaleon bultzada: GAZTEALDIA

Euskaraldia bertan da, ahobizi eta belarriprestok karrikak hartuko ditugu egun gutxiren buruan eta euskaraz blaituko ditugu hiri, auzo eta herrietako karrikak.

NUPeko ikasleren batek jantziko du txapa, unibertsitatera  iristean ordea, gaztelania hutsean jasoko du klasea. Nire herriko guraso euskaldunek ere jantziko dute txapa, baino ETB 3 pizterakoan pantaila beltz eta beldurgarria aurkituko dute. Milaka izanen gara txapa jantziko dugunak, medikuarengana joan eta txapa kendu beharko dugun arte, ez baitigu ulertuko; eremu euskaldunean ere ez.

Euskaraz bizitzeko hautua ez da lan makala herri zahar honetan eta hori da II Gaztealdiaren helburuetako bat: hizkuntza gatazka azaleratu eta euskaraz bizitzea ez dela hautu indibidual soil bat erakustea. Abenduaren 14tik 17ra burutuko da gazte ekimen masibo hau. Hitz egin dezagun ekintzez, jantzi dezagun txapa eta hartu ditzagun karrikak. Gaztealdia hemen da! #EuskarazBizikoGara

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!