Aezkoako Eguna

43. Aezkoako Eguna ospatu zen irailaren 18an Garraldan. Luze joan da frankismoa amaitu berri zela, Garaioan ospatu zen lehenbiziko “Aezkoako” hartatik. Bestaz gain orduko aldarri eta helburuak bizirik jarraitzen dute egun.

Orduantxe sortu berri zen “Aezkoa Kultur Elkartea”, Euskal Herri luze zabalean bezalaxe, Pirinioko bailara honetan ere, eman zen susperraldi sozial, politiko eta kulturala. Igandean besta giroa nagusitu zen, aetz zein eskualdeko lagun andana berriz elkartu eta giro ederrean egin zuen egunak aitzina. Bazen ospatzeko zer, izan ere, 40 urte bete dira aurtengoan Aezkoako Mendiak aetzen esku direla, 200 urte luzez espainiar Estatuak lapurturik izan ondotik.

Argi gelditu da berriro ere, lurrak duen garrantzia, ezinbertzeko elementua baita gure herrietan bizi ahal izateko. Hau da gure  ekonomiaren motorea, baita gure bizimoduaren eta izaeraren oinarria. Zaindu dezagun bizia eman eta ematen digun lurra. Gora herriaren lurra!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!