Barra librea

Atzo ETB2ko tertuliano batek esan zuen Altsasun PSNren afiliatu eta boto galera, ezker abertzaleak urte luzez egin omen duen presioaren ondorio dela. To eta no! Azken boladan Nafarroan eta Nafarroari buruz ederrak aditu ditugu. Ezkontza batetako bazkalondoa iduri du honek, barra libre jarri baitute. Gezurren barra librea, alegia.

Bada, nik ere probextuko dut barra librea, eta gezur borobilak botako ditut:

Espainia demokrazia eredugarria da.

Nafarroan %6ak baizik ez daki euskaraz eta gaztelera diskriminaturik dago.

30.000 lagun bildu ziren manifa euskarafoboan.

Bihar lau katu bilduko dira 17:00etan Sadar futbol zelaitik abiatuko den manifestazioan. Ez da ikusgarria izanen. Altsasukoen egoerak ez gaitu kezkatzen.

Ufff utziko dut, parlamentari batzuk baino ordiago bukatuko baitut horrela jarraitzekotan. Bihar arte entzule! Barra libreak eta bozgorailu handiak ez, baina kaleak gureak dira!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!