Manifestua

"Zergatik erretzen duzue tabernetan?" Behin eta berriro nire buruari –eta batzuetan erretzaileren bati– egin diodan galdera da. "Zergatik erretzen duzue tabernetan?" Jakina da 2011tik debekaturik dela Iruñeko tabernetan erretzea, baina, nago, guardia erabat jaitsi dutela gai horretan. Zoritxarrez, beti joan naizen tabernetan, asko erretzen da.

Ez dut ikerketarik egin, baina esanen nuke batzuek autoritatearen kontrako jarreratzat ere hartzen dutela. Ezkerreko jendea biltzen den tabernetan antzematen dut inon baino gehiago begiak gorritu eta zintzurra mintzen duen laino nazkagarri hori. Nire ustez, tabernetan erretzea baino gauza liberalagorik ez dago. Nire kontsumoa, nire gogo eta nahia, gainerakoen ongizatearen gainetik. Ni.

Ez, erretzea ez da iraultzailea, eta toki itxietan erretzea jarrera neoliberala da. Agian manifestu bat egin beharko dut: "Mamu bat dabil Europan barrena: tabakoaren kontrako mamua". Ez nabil txantxetan, faborez, utzi toki itxietan erretzeari. "Munduko ez erretzaileok, batu gaitezen!"

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!