Aurreskua

Ez dakit noiz izandu zen, baina badira urteak agurra soka dantzatik erauzi, eta denetariko ekitaldietan itsatsi zutela: protokolozkoak, omenaldiak, ezkontzak, inaugurazioak... Aurresku izenarekin ezagunagoa den dantza merkantilizatu da aspaldi, neoliberalismoan ia gauza oro bezala. Ez dakit zenbatean dagoen aurreskuaren prezioa orain, baina, hala ere, beti galdetu diot nire buruari, kuriositate hutsez, zenbat balio ote duen Espainiako erregeari EAEn egiten dioten agurrak.

Aurreskuaz ari garela-eta, atzo bideo bat ikusi nuen Interneten. Bertan, Urkullu eta Rajoy ageri dira, bilduta. Halako batean, Rajoy dantzan hasten da agurraren doinuari jarraiki. Irrigarria zen, baina nago alderantziz izan dela, eta EAJk dantzatu diola aurreskua Rajoyri. Hor ere, piztu zait jakin-mina: zenbat balio zuen aurreskuak? Hitza jan eta ahoberokeria agerian uzteko adina. Zentsura mozio doinuak aditzen dira, ikusiko. Baina, egoera berria balego, EAJ egokituko litzateke horretara ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!