Hondamendia

Nabarreria plazatik pasatzen denak, bete-betean eginen du topo Maravillas gaztetxearekin. Ateetan margotutako Gernika horma irudiak eta bere izena aurkezten duen oihalak ahanzturara kondenatu nahi izan duten memoria historikoa aldarrikatzen dute lau haizeetara.

Ateak irekitzean, ametsez, lan handiz eta izerdi patzez eraikitako gune autogestionatua dugu. Gimnasioa, zinema, jantokia, bertso eskola, zernahi egiteko aretoak... eta oraindik ere, ezkutuan diren hamaika txoko zoragarri.

20 urtez itxita eta utzita egon ondotik, zortzi hilabetetan 500 ekitalditik gora egiteko toki bihurtu dute. Baina batzuek itxita nahiago dute, hautsetan itota. Bost gazteri salaketa jarri die Nafarroako Gobernuak, eta negoziazioan esan dietenez, "hondatutakoa" ordaindu eta tokia uzten badute, salaketa kentzea pentsatuko dute.

Seguru nago ez direla Rozalejo jauregian sartu. Sartu, sartu, denek ditugu ateak irekiak. Hondamendi ederra aurkituko duzue.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!