Villavesaren zain

Unibertsitate Publikoa. Hori jartzen zuen 6. villavesaren aurrealdean. Bai, horrela, euskaraz. Horri esker enteratu nintzen Fernando Sesma dela Ciudadanosek Nafarroan duen koordinatzailea. Kexu baitzen, helmuga euskaraz zegoelako. Ez omen zuen ulertzen zer esan nahi zuten Unibertsitate Publikoa hitzek. Oraindik geltokian zain egonen da? Hormaturik aurkituko dugu txartela eskuan?

Dena den, esan beharra dut berak ateratako argazkian baizik ez ditudala ikusi villavesen mezuak euskaraz. Euskal Herrian Euskarazek behin eta berriz mankomunitateari eskatu dion arren.

Eta horrela, denbora aurrera doa, eta harekin batera, aldaketaren legegintzaldi hau. Eta egin dira hainbat kontu, ezin ukatu liteke. Baina ahantzi dira, txikiak izanagatik ere, euskara ikusgarri egiten dutenak. Euskara, oraindik ere, nekez ikusi liteke Iruñeko paisaian. Pentsa, Iruñeko Udalak ez du euskararen ordenantza betetzen, esaterako, bere logotipoan. Denbora asko daramagun zain, baina euskararen villavesa ez da ailegatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!