Desatsegina

Alde Zaharra atseginago egin nahi zutela eta, hainbat neurri hartu ditu Iruñeko Udalak: kale pare bat itxi, zentrorako sarbidea murriztu eta bizilagunei aparkalekuak gorde. Berriki konturatu gara Udalaren plana ez dela atsegina komertzio batzuendako. Afixak paratu dituzte haien erakusleihoetan, auzoa basamortu bihurtu dela esanez. Esker mila, badakigu etortzea asko kostatzen zaizula, diote.

Carlos Albillok, afixa bizi eta (batzuendako) desatsegin horiek paratu dituztenen argudioak azaldu zituen iritzi artikulu batean. Esaldi bakar batekin geratu nintzen: arazoa “herritarrek ailegatzeko zailtasunen pertzepzio negatiboa” omen da. Dirudienez, aldaketak direla-eta, jendeak uste du Alde Zaharrera ailegatzea ezinezkoa dela. Baina, orain arteko aparkalekuak hor daude, Alde Zaharrean lehen ere ezin zen autoa utzi eta villavesa gehiago ailegatzen dira zentrora. Nago, horrelako kanpainek irudi hori areagotzen dutela herritarrengan: basamortuarena. Uste dut ongi pentsatu behar dituela nork bere estrategiak, bestenaz, agian, ondorioa desatsegina izan dakiokeelakoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!