Nacho Abad Espainiako kazetari bat da. Astelehenean txio hau bota zuen: Manadaren kontrako epaiketa gaur hasiko da Iruñean. Zer uste duzue, bortxaketa izan zen edo onartutako sexua? Pentsatzekoa den bezala, kritika erauntsia jaso zuen, eta, azkenik, inkesta kendu behar izan zuen.

Inkesta kendu bai, baina ideia horrek hor jarraitzen du, Interneten eta baita saretik kanpo ere. Nahi zuen edo ez zuen nahi? Termino horietan aztertzen da sarri auzi hau hedabide eta bestelako epaiketa paralelotan. Bortxatu zutela salatu du biktimak, ez zuen nahi, baina jarrera paternalista eta pribilegiatutik, beste batzuek esanen diote zer nahi zuen eta zer ez.

Zabor anitz argitaratzen ari da, eta argitaratuko da epaiketak irauten duen bitartean. Irakurle/ikus/entzuleoi dagokigu ardura hartu eta haien zaborra ez irenstea. Ez kontsumitu, ez klik egin, ez gelditu hor zappinga. Ez eman bazka hedabide matxistei.

Tira, nik ere inkesta bat eginen dut: Burger Kingeko zaborra jaten jarraituko duzu?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!