Berrogeita hemeretzi, berrogeita hemezortzi, berrogeita hamazazpi, berrogeita hamasei, berrogeita hamabost... segundoak badoaz ihesi gaurko manifestuan ere. Galdu dira, eta ez dira itzuliko. Segundorik gabe gelditzen ari naiz.

Txarra, makurra, larria, muturrekoa... hitzik gabe gelditzen ari dira Ibon Iparragirre presoaren senideak haren egoera deskribatzeko. Ez dakite zenbat iraunen duen bizirik. Bi urte izan daiteke, edo bi egun. Hitzak badoaz ihesi. Iparragirreren bizitza ere bai, Hiesaren erruz.

Hogeita sei, hogeita bost, hogeita lau, hogeita hiru... Segundoak badoaz ihesi gaurko manifestuan ere. Baina izanen dut aukera heldu den astean kontagailua hasierako puntuan jartzeko. Ibon Iparragirrek, aitzitik, ez.

Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, lau, hiru, bi, bat, SOS.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!