Privilegium navarrorum

Zuri edo beltz, kutx ala pil. Logika horretan diskriminatzen gaituzte elebidunak Nafarroan. Zuk aukeratu: euskara edo gaztelera. Kontrajarriak bailiran. Atzo parlamentuan gisa horretan ibili ziren. Ezetz, elebakarrek ez dutela zerrenda bakarra nahi hezkuntzako oposizioetan.

Kilometro batera dago Nafarroako Artxiboa, eta, bertan, Navarrorum erakusketa. Handik atera ditut datu hauek: XVII. mendean funtzionario euskalduna exijitu zuten Ziraukin, Uxueko priore izateko euskara jakin beharra zegoen eta Katalunia eta Portugalera joan ziren tropa nafarren kapilaua euskalduna izatea ezinbestekoa zen. Haien karguarengatik, pentsatzen dut ez zirela euskaldun elebakarrak izanen. Ez zuri, ez beltz.

Orduan ez bezala, gaur egun euskaldun oro elebiduna da Nafarroan. Ez gara bat edo beste. Kontrajarriak diren bi bandotan banatzen gaituztenek helburu bakarra dute: haien pribilegioak mantendu besteen eskubideak zapalduz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!