Zuhaitz zaharrak euskaraz mintzo

Erabiltzailearen aurpegia MikelBelaskoEuskaraz 2015ko eka. 18a, 18:09

Nafarroako Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkarteak bukatu berri du Vetree izeneko proiektu europarra. Egindako lanak ondorioak onak izanen ditu hemengo zuhaitzentzat zein euskararentzat, punta puntako materialak euskara ekarri baitira, eta orain hemen dituzue material horiek exklusiban komunitate honetarako.

Nafarroako Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkarteak bukatu berri du Vetree izeneko proiektu europarra. Proiektuan Europako beste erakundu entzutetsuekin batera aritu izan dira nafarrak, hala nola Suediako Pronatura, Belgikako Inverde, Ingalaterrako Ancient Tree Forum eta Errumaniako Progresul Silvic.

Egindako lanak ondorioak onak izanen ditu hemengo zuhaitzentzat zein euskararentzat, punta puntako materialak euskara ekarri baitira, eta orain hemen dituzue material horiek exklusiban komunitate honetarako.

Lehenengo pausua izan daiteko prestaturiko 8 orrialdetako foiletoa irakurtzea: http://www.vetree.eu/action?action=downloadables-download&file=22

Eta gaian interesaturik bazaudete, jarraitu hurrengo bi urratsekin:

1.- Hasteko zuhaitz zaharren kudeaketarako libururik interesgarriena, David Londsdaleren Zuhaitz Zaharrak eta beste Zuhaitz Beterano Batzuk. Kudeaketarako Jarraibide Aurreratuak: http://www.vetree.eu/action?action=downloadables-download&file=128

2.- 8 bideo euskaraz erakusteko pausuz pausu nola konpondu zuhaitz zaharrekin batera sortzen diren hainbat arazo:
Bideo bakoitza osatzen da galdetegi labur batekin, ikasi duzuna neurtuko duena. Bideoak jaitsi daitezke eta offlinen ikusi: http://www.vetree.eu/eu/page/169/Videos
Zuhaitz zaharren adaburua murrizteko teknikak
Zuhaitz zaharren inguruan soilguneak sortzea
Zuhaitz zaharraren ondoko lurraren garrantzia
Arriskuen kudeaketa sen onarekin
Egur hilaren habitata sortzen
Fruta-arbola zaharren kudeaketa
Zuhaitz motz beteranoen kudeaketa haien mozketa ziklo erregularrean

Eta beste hainbat material. Beraz, ikasi pixka bat, eta zaindu zure ondoan dauden zuhaitz beteranoak!!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!