Jokabide ankerrak

Erabiltzailearen aurpegia Luzia Etxeberria 2020ko ira. 25a, 15:23

Duela mende bat baino zertxobait gehiago Europan eman ziren infekzio, epidemia edota jaio-berrien heriotza-tasetan begirada jarriz gero, segituan etor dakiguke burura leiho bat irekitzen den unea eta norbaitek “Badoa ura!” oihukatuz etxeko ur zikinak kalera botatzen dituen eszena hori. Hondakin-ur narrats hauek karriketan behera joaten ziren eta kale hauetan ibiltzen ziren ondoren merkatariak zein umeak jolasean.

Namibiako herrixka batean, berriz, belaunaldiz belaunaldi trasmititutako ohiturari jarraiki, jaio berriei zilbor estean behi gorotza igurtzitzen zieten eta honen ondorioz, zoritxarrez, jaio berrien herena tetanoak jota hiltzen zen.

Mendez mende kulturalki errotuta egon diren ohitura hauek, gaur egun, jokabide anker eta basatitzat jo ditzazkegu osasunaren ikuspegitik. Baina XXI. Mendeko gure gizarte sofistikatuan, ere, baditugu hamaika gaixotasun eta heriotz goiztiar. Bizimodu sedentarioarekin, kontsumoarekin edota bakardadearekin lotura dutenak. Zenbat jokanbide anker topatuko ote dituzte gure ondorengoek gaur egun 15 eta 29 urte bitarteko pertsonen bigarren heriotza kausa nagusa suizidioa dela ikustean?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!