Meritokrazia gurasoak dira

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Diez de Ultzurrun 2024ko api. 12a, 12:38

Eskuin liberalak urteak eta urteak daramatza gure iruditeria sozialak eraldatzen. Lan fina egin dute: behar beste botere, bitarteko eta gogoeta-talde izan dute horretarako, bai eta sektore aurrerakoi batzuen laguntza paregabea ere. Ondorioz, gero eta jende gehiagok uste du norbera dela bere egoera sozioekonomikoaren erantzule bakarra. Behar bezala saiatuz gero, gure ametsak behar bezala bideratuz gero, gure helburuak betetzeko modua izanen omen dugu, zernahi ere diren gure inguruabarrak: horra sinesmen berria.
Jaio garen familiaren gizarte-maila, haur eta gaztetan eskura jarri dizkiguten baliabideak, gure talentu genetiko-biologikoak... gure esku ez dauden inguruabarrak oro hutsalkeriak balira bezala edo, bestela, geure merezimenduak. 

Azkenerako, gero eta jende gehiagok uste du ongizatearen estatua ez dela hain desiragarria ere, estatuek indar gehiegizkoa jartzen dutela aberastasuna birbanatzen eta aukera-berdintasuna sustatzen, eta zerga progresiboak ez direla hagitz bidezkoak. Errenta-aitorpena egiteko epea zabaldu den honetan, merezi du ohartzea meritokrazia eliteen iruzurra dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!