David Beriain eta Roberto Fraile

Lokatzetan ibili zalea zen David Beriain, bere ibilbideari erreparatuz gero ondoriozta
litekeenez. Afganistanen talibanak elkarrizketatu zituen, Kongo, Libia eta Sudango gatazken berri eman zuen. Burkina Fason zegoen, beste ez-leku batean, parke naturaletako legez kanpoko ehizari buruzko erreportaje bat grabatzen Roberto Frailerekin batera, heriotzak harrapatu dituenean. Heriotzak han harrapatu ditu, baina izan zitekeen beste edonon, haien biografiei errepasoa emanda ertz-ertzean ibiliak baitira behin baino gehiagotan. Berak ere onartua zuen etxean noiznahi jaso zezaketela dei bat iragarriz ez zutela gehiago ikusiko.
Baina berak toki haietara jo ohi zuen historia bat ikusten zuelako kontatu beharrekoa. Hala
harrapatu du heriotzak parke natural batean berezko garapena eteten duten legez kanpoko
ehiztariei buruzko dokumental bat grabatzen ari zenean. Beriainen eta Fraileren
heriotzagatik egunotan hobeto ezagutuko dugu Burkina Fason zer gertatzen den, eta Beriain eta Fraileri esker gatazka lekuetan zer gertatu izan den hobeto ezagutu dugu, eta, gure etxeko besaulkietan egonda ere desorosotasuna eragiten diguten hainbat eta hainbat informazio eman dizkigute. Kazetaritzaren esentziara eraman gaituzte. Historiak kontatzea, ahal bada, boteretik urrun.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!