Egun hauetan, dena da Sanchez. Are gehiago, esango nuke nik. Sanchez abizena, berez, orain dela gutxi arte ez zen nahikoa pertsona bat identifikatzeko, eta gehienetan bigarren abizena aipatzen zen. Antzekoa gertatzen zaie Rodriguez (Zapaterori) edo Nuñez (Feijoori), adibidez. Baina Sanchez nahikoa da, espazio osoa betetzen du, leku guztietan dago, ez dago besterik. 
 
Sanchez triste badago, mundu guztia kezkatzen da, eta Sanchez haserretzen bada, denok beldur. Sanchez zaindu behar dugu, eta denon zeregina da: bera badoa... zer kataklismoa jausiko zaigu gainera? Hobe da ez irudikatzea. Sanchez oso azkarra da, eta oso ausarta, eta oso guapoa, zergatik ez... 
 
Sanchez dena da, eta egun hauetan, are gehiago. Dena estrategia bat izan omen da, Katalunian botoak irabazteko, edo eskuinari  aurre egiteko, joko-zelai mediatikoan bakarrik baldin bada ere. 
Baina batzuk dezepzionatu egin gara: beste efektu-kolpe baten zain geunden, Sanchez nor baino nor, beti bere buruarekin lehian, mundu guztia aho bete hortz uzteko saiakeran... 
 
Baina azkenean ez da ezer gertatu. Agian, dena egia zen, eta benetan triste zegoen, edo haserre, edo bere etxera itzultzeko nahian zebilen. Zorionez edo zoritxarrez, batek daki, pasatu zaio. 
Eta berriro, dena da Sanchez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!