Dinosaurioek hor diraute

Nafarroako prentsa irekitzerakoan, urtean bitan edo hirutan, Parke Jurasikoaren dinosaurioak agertzen zaizkigu, baina mozorratuak daudenez, nortzuk diren identifikatzea apur bat kostatuko zaigu. Gure Parke Jurasikoa Cociudadana deitzen da, eta maiztasun jakin batekin, bere txostena aurkezten du Nafarroako Gobernuaren laguntza kualifikatuarekin (kasu honetan, Txibite presidentearekin eta guzti). Gure Erresuma Zaharraren egoera aztertzen omen dute, eta gaia aldatu arren (despoblazioa, zahartze prozesua, autogintzaren dependentzia...), arazo guztien konponbidea beti berdina da: enpresei zergak jaitsi behar zaie. Eta hori argudiatzeko, gonbidatu xelebreak ekartzen dituzte: Albert Rivera, Josep Piqué, patronal guztien buruak...

Dena den, Cociudadana Jurasiko horren sortzaileen zerrenda besterik ez da begiratu behar Korralito Foralaren beteranoak identifikatzeko, eta bide batez gaur egungo Nafarroako Gobernuaren politika batzuk ulertzeko: Diario de Navarra-ren akzionadun nagusiak (Arraiza, Colina...), ibilbide luzeko urralburistak (Asiáin, Aladino Colín...), Caja Navarra-ren enterradoreak (Enrique Goñi, Rosa Jaso...), Opus-eko irakasleak eta Maria Txibiteren alboko presidentea den Felix Taberna jauna.

Noizbait dinosaurioak joanak zirela uste bagenuen ere, hor diraute, goiko pisuan.

Beti bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!