Putxerazo faltsua

Definizioz, putxerazoa da hauteskundeen emaitzak faltsutzeko saiakera, denok dakigunez. Ez da gertakari berria, baina azken boladan mehatxua areagotu egin da, Estatu Batuetatik hasita, Brasiletik igarotzen, Estatu espainiarrean, oraingoz, bukatzeko. Badirudi ultraeskuindarren sare sozialen kontu andana ari direla zurrumurruak zabaltzen, trolls, bots eta abarreko tresnen bitartez.

Centro Criptologico Nacional izeneko erakunde ofizial bat ikertzen ari da zurrumurru horien jatorria, eta txertoaren aurkako eta klima aldaketa ukatzen duten taldeak identifikatu omen dituzte, Vox Hispanica kontu batekin nahasita. Ezin genuen imajinatu...

Gaia borobiltzeko, orain dela aste batzuk Melillan postari batzuk botoen lapurreta jasan zuten, eta aldi berean hauteskunde-errolda etorkin faltsuekin puzten ari direla irakur dezakegu sare sozialetan... Tira, putxerazoaren tesia deuseztatzeko aztarnak ez zaigu faltako. Putxerazoak ere faltsuak badira, zer geratzen zaigu?

Bolsonarok eta Trumpek porrot egin zuten bide horretatik, baina Pedro Mari Zabalzak esaten zuen moduan... "Erlaxatzen bagara, oso kaxkarrak gara". Beraz, ez dakigu zer egin: lasai geratu edo konspiranoian murgildu. Zuk zeuk erabaki...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!