Iruña, Txoko, Gure Etxea, Napargar... Aspalditik, Gaztelu plazan, euskal izeneko taberna batzuk daude. Asko ala gutxi dira?

Printzipioz, badirudi taberna bat irekitzeko baimena lortzeko, bere izenaren hizkuntzak ez omen daukala inolako eraginik. Horietako guztiek eta, zer esanik ez, euskal izenek ez dutenek, terrazak zabalak dituzte zoru publikoa okupatuz. Gaztelu plaza Iruñeko egongela bada (ez zait kontzeptu moñonoagorik bururatzen), naturala da terrazak egotea, ezta? Ba ez, Maya alkateak behin eta berriro debekatu dio Laba guneari bere aurrean dagoen espazioan terraza bat jartzea.

Nafarroako Auzitegi Administratiboak Labari arrazoia eman badio ere, Maya alkateak bere horretan jarraitzen du, kementsu, alkatetzan geratzen zaizkion bere azken asteak apur bat gehiago zikintzen... Badirudi Gaztelu plaza ezin dela iruindar guztion egongela izan: alkatearen gustokoa ez bazara, ingelerazko izena duen taberna batek zuri dagokizun lekua  lapurtu ahal dizu, Labari gertatu zaion bezala.

Euskara izen komertziala baino gehiago denean (elkartea, gazteen topagunea, hiria aldatzeko tresna...), batzuentzat arazoa bihurtzen omen da. Besteontzat, aukera. Gurea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!