Hemingwayk bazekien zerbait

Urtero, Sanferminetarako hiruzpalau hilabete geratzen direnean, Gaztelu plaza protagonista bihurtzen da, Maya alkateari esker. Ikertzekoa da ze interesa izan dezakeen gizon honek Gaztelu plaza Sanferminetako tsunamiren erdigunea bihurtzeko, ez baldin bazen aurretik ere...

Sanferminetan Iruñean dagoen edonork gauza bat frogatzen du ezinbestean: Gaztelu plaza beti beteta dago. Hemingwayk hori bera idatzi zuen orain dela 80 bat urte. Sanferminak asko aldatu diren arren, akaso hori da aldatu ez den gauza bakarra. Gaztelu plaza beti beteta dago.

Hori ez dakien bakarra alkatea omen da, eta horregatik kontzertu handiak Foru plazatik Gaztelu plazara eraman nahi dituela, arnasa hartzeko dagoen leku bakarra jaietatik kanpo uzten. Eta bide batez, masifikatuta zegoen Gaztelu Plaza are masifikatuagoa bihurtzea.

Hemingwayk bazekien zerbait, Maya alkateak oraindik ikasi ez duena... Eta ikasiko ez duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!