Erdi Aroko Nafarroa, ze polita zen

Akelarre, Los Borgia, La conquista de Albania, Zugarramurdi, Baztan, Gartxot... Siete Balas-en gaztelaniazko abesti famatu hura... Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren festondoa atzean utzita zegoela uste genuenean, badator Irati, beste koxka bat gure Erdi Aroko historia loriatsua osatzeko. Odola, gerra, biolentzia, monarkia, gizon heroikoen goraipatzea... Baina hori bai, paisaia ederrak, mendi elurtuak eta larre berdeak nonnahi. Ze polita zen Nafarroa Erdi Aroan! Ze indartsuok ginen nafarrok (gizonook, behintzat)!

Irudi epiko horrek etekinak ematen ditu, behintzat zinema jaialdietan, baina baita iruditeri kolektiboa eraikitzerakoan ere... Ezpatak, zaldiak, bizar luzeak, borrokatzeko ausardia... La conquista de Albania orain dela 40 urte estreinatu zen, eta handik gutxira Tasio. Beraz, lehenaldia goraipatzeko ariketan eskarmentua daukagu nafarrok, baina ez dakit 40 urte hauetan pantalla hori gainditu dugunik gure gizartea beste modu batez irudikatzeko, batez ere zineman.

Barkatu, ohar bat pasatu berri didate: Zumalakarregik ere badauka bere laburmetraia. Eskerrak 'Napardeath' pelikula ere ikus dezakegu, gaindosiaren aurkako antidoto gisa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!