Nafarroako odolustea

Denok badakigu zauriak ez badirela ixten, odolustea gerta daiteke, eta ondorioz, gaixoa hiltzea. Pelikula askotan ikusi dugu torniketeak nola egin, edo zuetako askok gogoratuko duzue Paquirriren heriotz mitikoa… Denok badakigu ahulak baldin bagaudela, zauriak ixtea gehiago kostatzen dela, eta behar den moduan ez badira ixten, orbain itsusia betirako geratzen dela.

 Agian ez gara hilko, baina gure gorputza markatuta bai, eta betirako geratuko da garai urrun baten oroitzapen mingarria eta erabaki okerra hartzeagatik pairatutako ondorioak. Beste modu batez jokatu izan banu… Errepidea zeharkatzerakoan bi aldetara begiratu izan banu…

 Tira, antzeko gogoetak bururatu zaizkit aste honetan, hiru aldiz Erriberarako joan-etorriko bidaiak egin ondoren: Nafarroako behetik gorako zauri erraldoia lehiatilatik begiratzen nuen, betirako orbaina bihurtuko dela pentsatuz: etengabeko odolustea aurrera doa, hain justu orain, oso ahulak garen garaiotan. Abiadura Handiko Trenaren zubi erraldoia eraikitzen hasiko dira Aragoi ibaia gainditzeko, Kaparrotsutik gertu. Nora joateko baina? Xahutzen ari garen dirutza, zertara erabil genezake? Behintzat, gure gizartearen zauriak ixteko. Baina ez, odolusteak aurrera darrai. Surrealista, baina guztiz erreala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!