Traktoreak eta digitalizazioa

Nafarroako langileok porrot egin omen dugu gaitasun digitalen azterketetan, txosten baten arabera. Beraz, lan egiteko gai ez baldin bagara, logikoa da kalean geratzea. Enpresariek datu objektiboa daukate euren garbitze-planak aurrera eramateko.

Dena den, orain digitalizazioarekin gertatzen ari dena, historia osoan zehar gertatu da, beste izenekin (mekanizazioa, modernizazioa, fordismoa), baina helburu berarekin.

 Orain dela hirurogei urte, traktorearen etorrerak herriak hustu zituen: nekazarien lana jada ez zen beharrezkoa, eta milioika lagun hirietara migratu behar izan zuten enplegu baten bila, industrian batez ere. Denboraren poderioz, digitalizazioa deitzen dugun hori iritsi zaigu, langileok beharrezkoak ez garela erakusteko: traktorearen garaiko mezu hura, azken finean.

 Baina orain, nora joan? Non daude enplegu berriak? Orain dela laurogeita hamar urteko aldarrikapenak gurera ekarri beharko ditugu: lan gutxiago egin eta teknologiak sortzen duen aberastasuna banatu. Azken finean, hau ez da traktorearen errua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!