Egiten ari garenaz ikasten

Onartu beharko genuke duela apenas 20 egun, ia inor ez zela gai izan iritsi zaigun egoera latza asmatzeko. Virus txiki batek, gure bizitza osoa hankaz gora jartzeko izan duen ahalmena ere aitortu behar dugu. Ta horrek aurrera begira izango dituen ondorioak. Baina hemen gaude, bai norberak, bai gizarte mailan ditugun hoberenak erakutsiz.  Tan hoberenen artean gure Osasun Sistema Publikoa, izugarrizko erronka honen aurrean azaltzen ari den gaitasunak azpimarratu ta eskertu nahi ditut.  
 
Antolaketa ta ahalegin gaitasunak, langile guztien konpromezu profesionalean oinarritzen ari dira ta egunetik egunera erantzuna beharrezkoa izaten ari da, naiz eta behar horiek, esponentzialki handitzen badira ere. Ta horretan jarraitu beharko dugu, gutxienez hurrengo 3-4 asteetan, egoera gutxinaka hobetzen ikusi arte. 
 
Gerorako utzi beharko dugu baina ahaztu gabe, bizitako irakaspenak.   Gogoetak sakonak izan beharko dute, ta gure bizi modua aldatuko dutenak, hurrengo holako bati gaitasunez erantzun nahi badiogu ta gizartearen balore hoberenak zainduz, inor atzean utzi gabe. Zaindu gaitezen, zaindu dezagun elkar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!