Profeta faltsuak

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2022ko urr. 21a, 08:14

45 egun behar izan ditu Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak merkatuak kolapsatzeko, ekonomia ministroaren ihesa eragiteko, Ingalaterrako Bankuaren gaitzespena jasotzeko eta bere kide kontserbadoreen konfiantza galtzeko. Margaret Thatcheren oinatzak jarraituz zergak modu nabarmenean murrizteko bere promesarekin, iragarpen soil batekin, libera esterlinaren balioa gainbeheran jarri eta herrialdearen ekonomia kolokan jartzea baino ez du lortu politikari neoliberalak.

Bere hitz propioen arabera, ‘zerga txikiko eta hazkunde handiko ekonomia bat lortzeko ezintasunaren aurrean’ aurkeztu du dimisioa. Eta bertan datza arazoa: zerga beherakada eta hazkunde ekonomikoa uztartzen dituen teoria ekonomikoak ez duela inoiz funtzionatu. Hala ere, salmenta ederra duen diskurtsoa da eta egunero darabil eskuinak, Díaz Ayusok, PPko edozein buruzagik, edo UPNko edozein buruzagitxok. 

Eta lotsagarria iruditzen zait Ongizate Estatuaren hondatzea baino ekartzen ez duela frogatua dagoen teoria ekonomiko eta fiskal baten bozgorailu diren profeta hauek oraindik bere horretan jarraitzeak. Horregatik pozten nau dimisio honek, azkenean profeta faltsu bat gutxienez amildu dutelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!