Patria

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2020ko urr. 2a, 14:31

Gezur onena erdizka emandako egi bat dela esaten da. Fake news deitzen ditugunen garai honetan ez zait zaila egiten Patria eleberri eta estreinatu berri den telesail arrakastatsuarekin paralelismoa ezartzea.

Batzuek egia borobil eta bakarra irudikatu nahi izan dute bertan. Askok herri, patria, edo akaso aberri honen Oroimen Historikorako behar beharrezkoa zen obra moduan agertu dute. Askok ordea ez dute antzeman fikziozko lan batek, errealitatean oinarrituz ere, bere egilearen ikuspuntua eta zuzentzen zaion hartzailearen filiak eta fobiak irudikatzen dituela ere. Errelato ez-oso bat esan genezake. Erdizka kontaturiko egi bat alegia. 

Patria ez da Oroimen Historikoa. Patria-k trintxera bakar baten ikuspegia jorratzen du. Zilegia, baina partziala. Eta hain zilegiak bezain ideologizatu eta politizatuak eleberriak jasotako sari mordoa.

Orain, telebistarekin Mass-Mediak irabazi du errelatoaren bataila. Oroimen Historikoa telesail batean murriztu nahi dutenen izenean. Egia absolutua fikziozko eleberri batean murriztu nahi dutenen izenean. Iritzi kritiko bakarra sare sozialetako sasi-iritzian murriztu nahi dutenen izenean. Zilegi da Aranburu egilearen ikuspegi ez-neutralak oroimen horren eraikuntza edo berreraikuntza arkeologikoan laguntzea, baina ez hura monopolizatzea.

Indarkeria egon da. Sufrimendua egon da eta bidegabekeriak egon dira. Gauza asko gertatu dira batzuen aberrian edo besteen patrian, baina ezin dira esklusiboki batzuen patria horren ikuspegitik eta iristen den ondorioetatik epaitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!