Zergatik haserretzen dira?

2016an ARGIA aldizkariak egin zidan elkarrizketaren lerroburuak erraiak mugiarazi zizkien Izquierda-Ezkerrako batzuei: “UPNk erabiltzen duen argudio berbera erabili du Izquierda-Ezkerrak” jaso zuen euskarazko kazetak. Eta, bai, oso kontzienteki esan nuen, alegia, kazetariak ez zuen nik esandakorik asmatu.

Bi urte joan dira ordutik, bi urte joan dira Izquierda-Ezkerrako zenbaitek nire hitzak deitoratu zituztenetik.

Tira… Bada, azken bi urteetan egindakoak aztertu eta gero, berretsi egiten orduan esandakoa: koalizioak zerrenda bakarraren kontrako ekimena sustatu zuen; funtzionario euskaldunak diskriminatzearen alde bozkatu zuen; euskararen lege berria proposatzeko batzordea osatzearen alde ez zuen egin… Eta, berriki, Arartekoaren gomendioari muzin eginik, Tuteran euskararen ezagutza zokoratu eta lehenetsi du ingelesaren, alemanaren edo frantsesaren ezagutza udaltzain izateko. Ez al da hori UPNk egindakoaren kopia? Ondorioz, hizkuntza-eskubideen gaian antzera jarduten dutela esan eta egiaztatzean, zergatik haserretzen dira?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!