Ni, ahobizi, noski

Badator olatua. Ostiralean ariketa kolektiboarekin hasiko gara. Milaka euskal herritar ahobizik ahalduntze-ariketari ekingo diogu beste milaka belarripresten laguntzarekin.

Ohiko moduan, euskal hiztunok, beste behin, atxikimendua agertuko dugu, eta prest agertuko gara urrats berriak egiteko. Engaiamenduak hartuko ditugu euskaraz bizitzeko. Ederra!!!

Euskal hizkuntza-komunitateak modu aktiboan eta praktikoan erakutsiko du euskaraz bizitzeko nahia, egunerokora praktikara eramanez. Orain, euskaraz bizitzea ahalbidetu dezaketenek ere urratsa egin beharko dute. Parlamentuan, hedabideetan, aldarrietan… Euskaraldia ez da herritarrek beren kasa egin behar duten ariketa. Euskaraldia guztiok egin behar dugun ariketa da, finean, norbanakook parlamentarioak, sindikalistak, kazetariak edota apaizak gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!