Konplexurik gabe

Aurreko larunbatean milaka eta milaka pertsonak Oviedoko kaleak bete zituzten aldarri batekin: OFIZIALTASUNA. Hango eragileek aurreratua ziguten arrakasta aurreikusten zutela, baina aitortu digute aurreikuspenak gainditu zituela manifestazioak.

Azken urtean garatzen ari diren dinamiken ondorioa izan da manifestazioa. PP ez beste alderdi gehienak agertzen ari dira ofizialtasunaren alde, eta azken urratsa besterik ez zaie falta, hain zuzen ere, bertako Parlamentuak Asturias OSOAN, eta bai, hizki larriz idatzitako OSOAN, asturierari ofizialtasuna aitortzea. Graduaziorik gabe, zonifikaziorik gabe… herritar guztiei eskubide berdinak aitor dakizkien.

Nafarroako Parlamentuak duela zenbait hilabete zonifikazioa gainditzeko eta euskarari ofizialtasuna aitortzeko Batzorde Berezia sortzea erabaki zuen. Batzorde horrek bidea hasi du, bai, baina arras despistatuta utzi naute entzuten ari naizen definizio berriek, besteak beste, ofizialtasunaren graduazioak.

Ofizialtasuna estatusa da, hardun egotea bezalaxe. Bazaude ala ez zaude, ez dago erdi-biderik edo graduaziorik. Hortaz, jarraitu Asturiasko ereduari, han betikoak besterik ez dira kanpoan geratu eta konplexurik gabe aldarrikatu dute ofizialtasuna lurralde osoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!