Bidaietan asko ikasten dela esan ohi da, eta ni baiztapen horrekin guztiz ados nago. Bidaiatzean gauza askotaz ohartu ahal zara. Horietako bat, toki bakoitzeko iraganaren trataera da. Zer ezberdina den memoria historikoaren trataera Europako herrialde askotan eta Estatu Espainarrean!

XX. mendea oso konbultsoa izan zen Europa osoan. Egoera traumatiko eta sufrimendu handiak bizi izan ziren: Nazismoa, Stalin-en garaia, Espainiako Gerra Zibila eta Balkanetako gerra besteak beste. Hemengo batzuen esanetara, hildakoak pakean utzi behar ditugu, orain dela urte asko gertatukoak ez ditugu mugitu behar eta etorkizunari begiratu behar diogu. Hori ez da, ba, Europan zehar bidaiatzen badugu ikusten duguna, Sarajevotik Tallinera, Hungaria, Txekia, Eslobakia, Alemania, Polonia eta beste hainbat herrialdetatik pasatuta. Iragana ezagutzeko eta ulertzeko pausoak eman dira, adiskidetzarako eta elkarbizitzarako ezinbestekoa dena. Ziur aski bertako askorentzat ez da nahikoa, eta beharbada, hala da, baina hemengo basamortuarekin alderatzen badugu, asko da.

Gerra Zibila bukatu zenetik 78 urte pasatu dira; Franco hil zenetik, 42. Beste kontu askotarako Europa begi onez eta eredu ikusten duten horiek, zer ikasi badute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!