XI. EUSKARAREN EGUNA TAFALLAN

Erabiltzailearen aurpegia Ana Flamarike Goñi 2016ko mai. 6a, 12:25
Berriz ere Tafallan hitzordua dugu euskararekin

Tafallan maiatzan zehar hiru ekimen antolatu ditugu euskararen inguruan:

Maiatzak 19, OSTEGUNA. 19:30 - 21:30

BERTSO-POTEOA. Arkakusoen plazatxoa

Pintxo poteoa aitzakia hartuta, atera Arkakusoen plazatxora Tafallara etorriko diren bertsolariekin kalez kale ibiltzeko.

Bertsolariak:

SAIOA ALKAIZA, JULIO SOTO

Musika, Baigorri abesbatza… eta zu!

Maiatzak 21, LARUNBATA. 10:00 – 20:00

 

XI. EUSKARAREN EGUNA. Arkakusoen plazatxoa

Egitaraua:

10:30-11:00 Dianak txistulariekin

11:00-12:00 Dantzariak eta ikastolako erraldoiak.

12:00-13:30 Talo tailerra

13:30 Ekitaldi nagusia. Omenaldia: Altaffaylla. Sari banaketa marrazki Lehiaketako irabazleei. Baigorri abesbatza.

15:00 Bazkaria

16:30-18:30 Txokoak haurrentzat

18:00-20:00 Trikidantz Taldea

 Bazkari txartelak salgai Maiatzaren 17ra arte: Euskara Zerbitzua, Txiki, Pasa, Cuatro esquinas, Txoko

***Entsalada, kalderetea, postrea, edaria, kafea, txupitoa (eserita) 15€

 **Bokata+edaria+postrea (eserita) 8€

*Bokata+freskagarria 5€  

 

Maiatzak 25, ASTEAZKENA. 20:00 – 21:30

NESKATOAK dokumentala. Tafalla KULTURGUNEA

  Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin

Emanaldia eta gero SOLASALDIA Jon Abril zuzendariarekin

 1940 eta 1975 urteen artean emakume anitzek euren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira zein Frantziako bertze hainbat tokitara joan behar izan zuten neskame edo neskato lanetan aritzera.

Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia utzi zuten gibelean. Maiz, mendiz joan ziren, gordeka. Frankismoaren urterik gogorrenak ziren. Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan aritu ziren lanean, baina baita etxe partikularretara ere, “interna” moduan. 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lanerako baimenik gabe, eta frantsesik jakin gabe.

Gaur egungo migrazio-prozesuetan bezala, emakumeek paper hagitz aktiboa izan zuten orduko gizartean, bertan gelditzen ziren gurasoei eta etxekoei ekonomikoki berebiziko laguntza eman baitzieten

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!