"Zipi eta Zape eta kapitainaren irla" euskarazko pelikula, Golem La Morean.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko uzt. 28a, 23:47
Galarko Cordovillan dugun Golem La Morea zinemak euskarazko pelikula bat emanen du 2016ko uztailaren 29tik aurrera: Oscar Santos zuzendariaren “Zipi eta Zape eta kapitainaren irla”.

“ZIPI ETA ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA” EUSKARAZKO PELIKULA, GOLEM LA MOREAN.

 

Galarko Cordovillan dugun Golem La Morea zinemak euskarazko pelikula bat emanen du 2016ko uztailaren 29tik aurrera: Oscar Santos zuzendariaren “Zipi eta Zape eta kapitainaren irla”.

 

Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik gabe utzi dituzte euren gurasoek eta haiek kontrolpean izan nahian beraiekin itsas bidaia aspergarri batera eraman dituzte. Beren gozamenerako, ordea, helmuga, urruneko irla bat da. Ekaitz beldurgarri batek Pam andereñoaren luxuzko etxean geldialdia egitea behartuko die, zeinetan ume eta familiei araurik gabeko paradisuaz gozatzeko aukera eskaintzen dien. Pipi, Maqui eta Flequiren laguntzarekin, beraien gurasoen desagertzeak isla misteriotsuan bizi diren biztanleek gordetzen duten sekretuarekin zerikusia duela konturatuko dira.

 

Filmaren trailerra ikusteko, webgune hau:

http://www.zineuskadi.eu/cartelera/peliculaEuskaraz.php?id=eu&pe=271

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!