"Zurekin bat gehiago!" Karrikiri elkartearen kanpaina.

Karrikiri-ren lagun-bazkide izateko gonbidapena luzatzen dizuegu.

"ZUREKIN BAT GEHIAGO!" KARRIKIRI ELKARTEAREN KANPAINA.

 

Karrikiri-ren lagun-bazkide egiteko kanpainaren berri eman nahi dizuegu. Karrikiri-ren posta elektronikoa hauxe da: "bulegoa@karrikiri.org".

 

Karrikiri-ren elkartearen lana beste taldeek egiten dutenaren osagarria da.

 

Langile euskaldunen poltsa, euskarazko itzulpenak, pisukide euskaldunen bila dabilen jendearen zerrenda, denda euskaldunen zerrenda, euskarazko ekitaldien agenda, "Karrika" aldizkaria, euskarazko produktuak eskaintzen dituen denda eta abar, eta abar.

 

Beraz, Karrikiri-ren lagun-bazkide izateko gonbidapena luzatzen dizuegu.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

 

Karrikirik bideratzen dituen ekimen guztiak aurrera ateratzeko ezinbestekoa zaigu gurekin bat eginen duen euskaldunen ekarpena. Zuri esker Euskal komunitatearen zerbitzura lanean jarraitu dezakegu. Karrika berripapera, merkataritza euskaraz, pisukide zerbitzua, lan poltsa, itzulpengintza, denda… ahalbidetzeko, zurekin bat gehiago izango gara.

 

Euskaraz bizi elkarrekin: Elkartearen xede nagusia euskaraz bizitzea da. Helburu hori gauzatzeko behar ditugun tresna, baliabide, gune eta bitartekoak antolatzea da gure asmoa.

 

Euskal komunitatea trinkotu: Euskaldunon bizi-gogoa eta motibazioa ahalik eta gehien piztu eta sendotu, Euskal Herri euskaldunaren ametsa esna mantentzeko. Iruñeko euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi ditugu.

 

Motibazioa piztu: Euskaldunon bizi-gogoa ahalik eta gehien piztu eta sendotu. Iruñea hiriko euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi ditugu.

 

Erabilerarako aukerak eman: Nahiz karrikan nahiz etxean, edo lagunartean, euskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabileran oinarritzen dela jakinik, dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz.

 

Gure helburuak elkarrekin gauzatzeko bidean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan edo etorri gure egoitzara. Proposamen desberdinak gustura jasotzen ditugu.

 

ZUREKIN BAT GEHIAGO! ELKARREKIN, AMETSETAN, IRUÑEAN.

 

“Zurekin bat gehiago!” leloa duen kanpaina da. 2015eko urriaren 15etik abian dago.

 

Zure parte-hartzea, guztion parte-hartzea garrantzitsua izango da.

 

Elkarrekin, ametsetan, Iruñean eta Karrikan zurekin bat gehiago izaten jarraitu nahi dugu: Elkarrekin euskaraz bizitzen jarraitzeko, Euskal Herri euskaldunaren ametsa esna mantentzeko. Iruñeko euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzen eta erabilerako aukerak eman nahiz karrikan nahiz etxean edo lagunartean euskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabilpenean oinarritzen dela jakinik, dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz.

 

Lagun-bazkide berri bakoitzak 20€-ko bono oparia izango du dendan gastatzeko. Karrika berripapera jasotzeaz gain dendan ohiko deskontuak izango ditu. Batez ere, elkartzen gaituen helburu guztiak gauzatzeko bat gehiago izango da.

 

Kanpaina hau denon artean egin nahi dugu eta honen bozeramailerik onena zeu zarela badakigu! Abantaila guztien berri www.karrikiri.eus webgunean.

 

Bazkidetza kanpaina berri honetan ere zurekin bat gehiago!

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!