"7. ipotxa" eta "Herensugeak: Haritzaren bihotza" euskarazko pelikulak, Golem zinemetan.

Adi egon! Noizean behin karteldegian agertzen baitira.

”7. IPOTXA” ETA “HERENSUGEAK: HARITZAREN BIHOTZA” EUSKARAZKO PELIKULAK, GOLEM ZINEMETAN.

 

Adi egon! Noizean behin karteldegian agertzen baitira.

 

”7. ipotxa” euskarazko pelikula.

 

Baldartasuna dela, zorte txarra dela, kontua da Bobo Zazpigarren Ipotxak eta bere sei lagunak ederki moldatu direla Fantabularrasako gazteluan sekulako krisia eragiteko.


18 urte betetzekotan zegoela, hamabietako kanpaiak jo baino lehentxeago, Rose printzesak hatza ziztatu du, eta horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erorarazi. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak berea egin du.

Ipotx txikia eta bere lagunak, beraz, printzesa salbatu eta bere okerra zuzentzeko irrikan daude. Nola esnaraziko ote dituzte printzesa eta gorteko guztiak? Benetako maitasun musu batekin, jakina! Ipotxek bazekiten Rose Jack sukaldariarekin maiteminduta zegoela. Jack da, beraz, Rose esnaraz dezakeen bakarra. Baina, zoritxarrez, Burner Dellamortaren dragoi ikaragarriak preso dauka gaztea.


7 ipotxek, bihotz harturik, abentura ederra biziko dute Dellamortaren gazteluraino joan, Jack askatu eta Rose esnarazten lagunduz. Borroka latz hau Fantabularrasako gazteluan hasiko da, baina oraingo honetan ahulek sendoak menderatuko dituzte, ahulezia bakoitzean sendotasuna ere dago eta.


Zuzendaria: Boris Aljinovic, Harald Siepermann.

Gidoia: Bernd Eilert, Sven Unterwaldt Jr.

Generoa: Animazioa.

Herrialdea: Alemania.

Urtea: 2014.

Iraupena: 88´.

Denontzat.

Pelikula aurkezteko bideoa, lotura honetan:

https://www.youtube.com/watch?v=NqMa_-gLpLM”.

 

”Herensugeak: Haritzaren bihotza” euskarazko pelikula.

 

“Herensugeak – Haritzaren bihotza” pelikula 2013ko Goya sarietako finalistetako bat izan zen, Animazio Film Onenaren hautagaitzan hain zuzen. Abenturazko pelikula bat da, 6 eta 9 urte bitarteko gazteei zuzendua, eta klima aldaketek dakarten ondorioei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

 

Pelikula aurkezteko bideoa, lotura honetan:

https://www.youtube.com/watch?v=_8MxtzuVSmM”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!