Lesakan, Udala gaztelaniaren alde.

Geroa Baik dauka alkatetza maiatzetik, gehiengo osoz. Lesakako herriaren ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartu gabe, gaztelaniaren aldeko jarrera garbia hartu du.

LESAKAN, UDALA GAZTELANIAREN ALDE

 

2015eko azaroaren 27an Lesakako Udalak erabaki zuen UEMAtik ateratzea eta Euskara Plana bertan behera uztea.

 

Hauexek dira UEMAren helburuak: Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea; udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea; udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.

 

7.000 euroren ekarpena egiten zion UEMAri Lesakako Udalak urtero. Orain diru gehiegi dela erabaki du.

 

Euskara Plana aurreko Udalak onartu zuen, euskararen erabilera arautzeko eta euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzeko.

 

Planaren balio juridikoa zalantzan jarri ondoren, bete beharrekoa zela konturatuta, udal berriak baliogabetzea erabaki du. Ez omen du inposiziorik onartzen eta bete beharreko Plan bat inposizioa da, bere ustez.

 

Geroa Baik dauka alkatetza maiatzetik, gehiengo osoz. Lesakako herriaren ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartu gabe, gaztelaniaren aldeko jarrera garbia hartu du.

 

Administrazioan Euskaraz taldeak salatu nahi du jarrera hori eta orain arteko erabakiek suposatzen duten etena ahalik eta motzen izatea desio dugu. Hala izan bedi!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!