EH Bildurekin ere, Euskararen Ordenantza ezin bete, Atarrabian.

Ez du ezertarako balio Euskararen Ordenantza ona egitea, gero ez bada betetzen. Are larriagoa da afera, Atarrabian talde nagusia eta alkatetza duena EH Bildu dela kontuan hartuta

EH BILDUREKIN ERE, EUSKARAREN ORDENANTZA EZIN BETE, ATARRABIAN

 

Euskararen Ordenantzak Udaletan euskararen erabilera behar bezala garatzeko omen dira. Jakina, horretarako Ordenantza ona egin ondoren, bete egin beharra dago.

 

Atarrabiako Udalak Euskararen Ordenantza ona egin zuen. Horrela arautu zituen langileen hizkuntz perfilak:

 

“Euren eginkizun nagusien artean herritarrekin harreman zuzena izatea duten plantilla organikoko lanpostuetan, maila edozein delarik ere, euskara jakitea derrigorrezkoa izanen da (B2 maila edo goragokoa).

 

Plantilla organikoko A mailako lanpostuetan C1 graduaren ezagutza baliokidea eskatuko da; B mailakoetan B2 graduarena, eta C mailakoetan, gutxienez, B1 graduaren ezagutza baliokidea”.

 

Hala ere, Atarrabiako Udalak deialdia egin du C mailako zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu betetzeko, plantillako langileei murriztutako oposizio-lehiaketaren bidez (2015eko urriaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta). Deialdi horretan euskara jakitea ez du kontuan hartu, ezta merezimendu moduan ere, nahiz eta C mailako lanpostuetan Euskararen Ordenantzak B1 graduaren euskararen ezagutza eskatu.

 

Atarrabiako Udala kritikatu nahi dugu horregatik. Ez du ezertarako balio Euskararen Ordenantza ona egitea, gero ez bada betetzen. Are larriagoa da afera, Atarrabian talde nagusia eta alkatetza duena EH Bildu dela kontuan hartuta.

 

Deialdia: “http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2015/212/Anuncio-10/”.

 

Atarrabiako Udaleko Euskararen Ordenantza: “http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2011/212/Anuncio-26/”.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!