"Yoko eta lagunak" euskarazko pelikula, Golem La Morean.

Somuga etxeak euskaraz eta 4 urtetik aurrerako umeentzako ekoiztu du filma.

”YOKO ETA LAGUNAK” EUSKARAZKO PELIKULA, GOLEM LA MOREAN.

 

Somuga etxeak euskaraz eta 4 urtetik aurrerako umeentzako ekoiztu du filma.

 

Edorta Barruetabeña da filmaren gidoigilea, eta zuzendaritzaz Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinov arduratu dira, errusiar ekoiztetxe batekin elkarlanean egindako egitasmoa baita “Yoko eta lagunak”.

 

Elordi eta Barruetabeña bizkaitarrek eskarmentua dute haurrentzako ikusentzunezkoetan, besteak beste Betizu eta Superbat (telebistarako) zein “Munduaren bira doan!” eta “Gartxot” filmetan lan egin baitituzte.

 

“Gero eta ume gehiago bizi da hiriguneetan eta, ondorioz, gero eta zailagoa da umeentzat aire librean jolastea”, diote lanaren egileek.

 

“Yoko eta lagunak” filmak, “aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. Umeek beraien kasa jolasten direnean sortzen dituzten `ingurune magikoek´ erraztu egiten dute umeentzat beste umeekin eta naturarekin harremanak izatea, edo beraien ametsak, beldurrak eta gurariak  bideratzea”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!