San Pedroko liburutegiko kartelen afera amaitzen ari da.

2015eko ekainaren 3an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak agindu argia eman du: Hilabeteko epea eman dio Iruñeko Udalari 2014ko abuztuaren 1eko ebazpena oso-osorik betetzeko.

SAN PEDROKO LIBURUTEGIKO KARTELEN AFERA AMAITZEN ARI DA.

  

San Pedroko liburutegiko kartelen afera amaierara iristen ari da. 2014ko abuztuaren 1ean Nafarroako Administrazio Auzitegiak horko errotulu, plaka eta kartelak ele bitan jartzea agindu zuen. 2015eko maiatzean kartel handi gehienak ele bitan zeuden eta kartel txiki batzuk ere bai (hauetako gehienak ez). Atariko kartelak hauxe zioen: “Biblioteca pública – Liburutegi publikoa”. Hori bai, gaztelaniazko testua nabarmenagoa zuen.

 

2015eko maiatzaren 22an, abuztuko ebazpena osorik betetzea eskatu zuen helegileak.

 

2015eko ekainaren 3an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak agindu argia eman du: Hilabeteko epea eman dio Iruñeko Udalari 2014ko abuztuaren 1eko ebazpena oso-osorik betetzeko.

 

Administrazioan Euskaraz taldeak bere poztasuna adierazi nahi du, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzaren aginduak saihestea ekiditeko bide sendoan gaudelako.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!