2015-05-10: HERRI URRATS, SENPEREN.

Ezinezkoa izanen zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola!

2015-05-10: HERRI URRATS, SENPEREN.

 

JOATEKO EDO DIRUZ LAGUNTZEKO AUKERA DUZU!

 

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehengo urtean, 5.000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek. Urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaur egun Euskal Herriko euskaltzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.

 

Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko.

 

Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.

 

Herri Urratsen 32. edizioa datorren maiatzaren 10ean iraganen da.

 

Gaur, elkartasunerako deia zabaldu nahi dugu, beren altxorrik ederrena, euskara bizirik nahi duten herritarrek bil daitezen eta jin daitezen maiatzaren 10ean Senperera aldarrikatzeko: Atxik Ziburuko ikastola! @xik ikastola@!

 

Ezinezkoa izanen zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola!

 

Caisse d'Epargne   13335 00040 08939711168 19

Euskadiko Kutxa  3035 0059 82 0590731197

Kutxabank 2101 0045 97 000331078 6

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!