"Txarriboda" filma, Golem La Morean, 16:30etan, 20:30etan eta 22:30etan.

Ikusi zinea euskaraz!

"TXARRIBODA" FILMA, GOLEM LA MOREAN, 16:30ETAN, 20:30ETAN ETA 22:30ETAN. IKUSI ZINEA EUSKARAZ!

 

Fran da pelikulako hiltzailea. Argituta, beraz, hasieratik. Baina, adi, ze itxura guztien aurka, hori ez da spoiler bat. Javier Rebollo eta Alvar Godejuela zuzendariek lehen-lehen planotik utzi nahi izan diote argi ikusleari hiltzailearen nortasuna. Labana eskutan eta txerriboda batean ageri da horregatik Mikel Losada aktorea lehen segundotik. Hura da Fran. Hura da hiltzailea. Eta misterioa hasieratik argituta, tentsioari beste ordu eta erdiz eustea izan da erronka. Gorputzean labanaz egindako gurutze markak dituztela agertu dira bi neska, eta hilketa horiek ezkutatzeko Losadaren pertsonaiak asmatutako amarru sorta desegitea izango da Itziar Atienza aktoreak jokatzen duen poliziaren lana.

 

Finantzaketa lortzea izan da pelikula egiteko zailtasun nagusia zuzendariek eta gidoigileak azaldu dutenez, eta pozik agertu dira horregatik azkenean aretoetara heldu ahal izango direlako. Euskaraz errodatu dute filma, eta erdarazko azpidatziekin ere eskainiko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!